XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

GOÑI - Ez nintzan zurekin ari (Ixillunea) Paris-en bai omen zan...

II GIZONA - Nueva York-en omen zan, Nueva York-en.

GOÑI - (Haieri eta Altzibarri begira) zer Londres eta zer Nueva York... Paris-en bai omen zan gizon buru handi bat...

- Ja, ja, ja... Zer gizona! Burua handi, bainan ideia bakarra omen zedukana.

- Sena ibaian igeri egin, beste ametsik ez omen zedukan.

- Goiz batez, eguna zabaldu zanean, ibaiaren ondo-ondoan zegoan goardiari igeri egiteko permisoa eskatu zion.

- Artean, paristarrak lo zeuden.

- Goardiak ezezkoa eman zion, haiek ez zirala garaiak eta.

- Harekin ezer onik ez zuala atera ikusi zuanean, lehenik goardia ibaiera bota eta gero, zubitik behera bere burua bota omen zuan.

I GIZONA - Ez da egia. Torre Eiffel-ari su eman zion.

II GIZONA - Ez jauna. Lehenik, tiroz goardia eho zuan eta gero, mozkor mozkor egiñik, bidera etorri zitzaizkion bost goardia hil nahi izan zituan eta gero... eta gero... eta gero... nik al dakit ba gero...!

GOÑI - Gero eta gero eta gero... zer gero! (bi gizoneri hari da).

ALTZ - Ez dut konprenditzen zer ari zeran esaten!.

GOÑI - Gauzak dauden arabera, ez zera Madalenekin ezkonduko.

I GIZONA - Eta goardiak ehoko dituzu... (parrez).